Bihar, otsailak 7, hileroko plenoa egingo da
2023/02/06
Bihar, hilak 7, otsaileko lehen asteartea izanik ohiko plenoa egingo du udalbatzak 19:00etan hasita. Besteak beste, 'Azpeitia, Euskararen Plan Estrategikoa 2023-2026' eta '2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa' izango dira aztergai.
Gai ordena
1.- Udalbatzak 2023ko urtarrilaren 17an egindako akta onartzea.
2.-”Azpeitia, Euskararen Plan Estrategikoa 2023-2026” onartzea.
3.- 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
4.- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak Loiolako Santutegiko parkea mantentzeko eta kontserbatzeko 2019an sinatu zuten lankidetza luzatzeko eta aldatzeko gehigarria.
5.- 2023. ekitaldirako Udalaren, bere erakundeen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren ordainsarien igoera onartzea.
6.- 2022ko uztailean eta abuztuan emandako erabakien berri ematea.
7.- Galdera eta erreguak.
