Bihartik aurrera itxita egongo da Foru Ibilbidea ibilgailuentzat
2024/07/22
Berritze lanak egin behar dituzte Foru Ibilbidean; horrez gain, saninazioek irauten duten bitartean, txosnak egongo dira kale horretan. Ondorioz, bihar eguerditik (uztailak 23) abuztuaren 4ra (biak barne) itxita egongo da.
Autobus geltokietan ere eragina izango du Foru Ibilbidea ixteak. Bihar 14:00etatik aurrera, saihesbidera pasatuko dira Julian Elortza etorbideko eta Tren Museoko geltokiak.
Era berean, Urola institutuko, Karmelo Etxegaraiko eta Jesuitinetak goiko eta beheko aparkalekuak irekita egongo dira gaurtik aurrera.
