Bilerara deia, Salbeko auzotarrei
2025/02/27
Salbe auzoa berrurbanizatzeko lanak laster hasiko ditu udalak, eta bizilagunekin bilera bat antolatu du, proiektuaren xehetasunak azaltzeko eta auzotarren ekarpenak jaso ahal izateko. Martxoaren 5ean (asteazkena) izango da, 19:00etan, Baigeraren Sanjuandegiko lokalean.
Besteak beste, irisgarritasuna hobetzea da lanen helburua. Salbe auzoko 14, 15, 16, 17 eta 18 zenbakietako bizilagunei eragingo diete batik bat lanek, baina gaiarekiko interesa duten guztiak daude bilerara gonbidatuta.

Aurreikuspenen arabera, bost hilabeteko epea izango du obrek, eta Art Eraikuntzak enpresak gauzatuko ditu.
