Binakako txapelketako bi partidaz gozatzeko aukera
2025/01/22
Ados elkartearen binakako pilota txapelketak aurrera jarraitzen du, eta promozio mailako eta lehen mailako partida bana jokatuko dituzte igandean Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan.
Lehen partidan, promozio mailakoan, Oskoz-Agirre bikotea Arrieta-Galeano bikotearen aurka ariko da; bigarrenean, lehen mailakoan, R. Infantek eta Orbegozo azpeitiarrak Barrokal eta Arrastiaren aurka jokatu dute.
11:30ean hasiko da jaialdia, baina aurretik lagunarteko partidak jokatuko dituzte parte hartzera animatzen diren neskekin. Sarrera 5 euro izango da.
