Machine translation

Bizikletak garbitzeko puntu berria egin du Udalak, herritarren eskaerei erantzunez

2020/05/26
Bizikletak garbitzeko puntu berria egin du Udalak, herritarren eskaerei erantzunez

Garmendi auzoan bizikletak garbitzeko gune berria egin du Udalak, Denon Artean prozesuaren baitan egindako zenbait eskaerari erantzunez. Uraren puntua eman da gune horretara eta bi bizikleta, aldi berean, zintzilikatu eta garbitzeko aukera dago. Ur tutuez gain, gurpilentzako hauspoa eta ura edateko iturria ere jarri dira. Eremua hesitu ere egin da.  10.900€ko aurrekontua izan dute lanek: "Herritarren eskaerei erantzunez egin da gunea, eta erabiltzaile eta herritarron eginbeharr izango da gunea zaindu eta behar bezalako erabilera ematea", adierazi du Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak.