Datorren astean zabalduko dute Gabonetako ekintzetan izena emateko epea
2024/11/22
Gabonetako eskaintza prestatzen buru-belarri dabil udaleko Gazteria Saila. Eskaintza oparoa egongo da aurten ere, tartean hainbat berrikuntza ere bai. Horien berri aurrerago emango du, baina ekintza berezietan izena emateko epea datorren ostiralean (azaroak 29) bertan zabalduko da.
Abenduaren 23an, 26an eta 27an izango dira 5-18 urte arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekintza bereziak. 5-12 urtekoen eskaintzak (udaleku moduan ezagutzen denak) 15 euroko kostua izango du; nerabeen eskaintzari dagokionez, ekintza bakoitzak bere kuota izango du .
Kirolaz Blai, berriz, urtarrilaren 2an izango da, goizez.
