Itzulpen automatikoa / Machine translation

Datorren asteazkenean hasiko dira Basarteko bidegurutzean biribilgunea egiteko obrak

2020/07/16
Datorren asteazkenean hasiko dira Basarteko bidegurutzean biribilgunea egiteko obrak

Datorren asteazkenean, hilak 22, hasiko dira Basarteko industriagunekobidegurutzean  biribilgunea eraikitzeko obrak. Horrela adierazi dio Azpiegitura Sailak Udalari: "Obra horren bidez herritarren segurtasuna bermatuko da. Izan ere gaur egun, ibilgailu eta oinezkoentzako puntu beltza da hori", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak. Gogorarazi du obra hori Azpeitiko Udalak Azkoitiakoarekin eta industriaguneko enpresekin eta langileekin batera egindako eskaeraren ondorioz egingo dela. 


 

Ekainean onartu zuen Diputatuen Kontseiluak Basarteko Industriaguneko bidegurutzean biribilgunea eraikitzekolp obra.  Excavaciones Peru S.L. enpresari esleitu zaizkio obrak eta 411.268,65 euroko aurrekontua dute. Lanek lau hilabete irautea aurreikusten da. 


Obra horren bidez, ordu puntetan Munategi parean sortzen diren iladarik ez izatea ekarriko du eta herritarren segurtasuna bermatuko du. Izan ere, gaur egun, ibilgailu zein oinezkoentzako gune arriskutsua da. 

 Obrak irauten duten bitartean, gune horretako trafikoan eragina nabarituko da, eta puntualki, bidegurutzean ohiko maniobraren bat egiteko aukerarik ez da izango.