DBHko gaztetxoentzat hainbat ekintza antolatu dira, ikasturtea bukatu bitartean
2023/06/13
Herriko ikastetxeetako ikasleak azken txanpan sartu dira eta ekaineko goizetan, iaz moduan ekintza bereziak izango dituzte herrian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloko gaztetxoek. Astelehenean hasi ziren inguruneak txukuntzen eta datozen egunotan hiru ikastetxeetako ikasleek elkarrekin ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.
Mailaren arabera ekintza desberdinak egingo dituzte. Ostegunean DBH 1ekoak Herri kirolak izango dituzte eta ostiralean kanpoko igerilekura joango dira. Datorren astelehenean, berriz, orientazio zirkuito bat egingo dute Izarraizko Atetik hasi eta herrian zehar ibiliko dira mapak irakurriaz ezarritako ibilbidea eginez. DBH 2ko ikasleak, berriz, ostegunean joango dira igerilekura eta astelehenean Herri kiroletako froga ezberdinak probatzeko aukera izango dute.
Ekainak 16an, ostiralean, Goenako parkean oztopo ezberdinez osatutako zirkuitua jarriko da. Goizean, DBH 2 eta DBH3 ikasleentzat irekiko da. Arratsaldean, berriz, 16:00-20:00etara herritar guztiei irekia egongo da.
Horrelako zirkuitua 2020an jarri zen eta sekulako arrakasta izan zuen. Aurten ere, errepikatzea erabaki da.
