Machine translation

Denboraldian oinarritzen diren kirol modalitateen Udal dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

2019/10/11
Denboraldian oinarritzen diren kirol modalitateen Udal dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

Azpeitiko Kirol Elkarteen ohiko jarduerarako 2020. urteko Udal dirulaguntza zuzenak eskatzeko epea urriaren 31 bitartean izango da irekita, beti ere, kirol-modalitatea denboraldian oinarritzen bada.


Urte naturalari lotzen zaizkion kirol-modalitateak, aldiz, 2020. urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak, Udal harrera erregistroan edo posta elektronikoz, dagokion eranskinean.

 

KIROL MODALITATEA DATUAK AURKEZTEKO EPEA

Denboraldian oinarritzen bada 2018-2019 denboraldikoak, 2019ko urriak 31 arte

Urte naturalari lotuta daudenak 2019. urtekoak, 2020ko urtarrilak 1-31 bitartean