Itzulpen automatikoa / Machine translation

Desgaitasuna duten pertsonek Elkarbidean opor programan izena emateko epea apirilaren 28an bukatuko da

2023/04/21
Desgaitasuna duten pertsonek Elkarbidean opor programan izena emateko epea apirilaren 28an bukatuko da

Urtero bezala, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa horren helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz. Programan izen emateko azken eguna apirilaren 28a izango da. 


2023ko Elkarbidean Programaren bidez honako oporraldietara joateko aukera izango da: Benidorrera ekainaren 10etik 24ra, Saloura uztailaren 1etik 15era, Lanzarotera, uztailaren 24tik abuztuaren 2ra, Galiziara abuztuaren 27tik irailaren 3ra eta Calpera irailaren 24tik urriaren 8ra.

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute. Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.

Informazio gehiago nahi duenak edota izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar du edo www.elkartu.org webgunean kontsultatu dezake. Programan izena emateko azken eguna apirilaren 28a izango da.