Desgaitasuna duten pertsonek Elkarbidean opor programan izena emateko epea zabalik da
2019/03/29
Urtero bezala, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa horren helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.
2019ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskaintzen ditu:
- CALPE (Herrialde Katalanak), ekainaren 9tik 23ra (Diamante Beach hotela)
- SALOU (Herrialde Katalanak), ekainaren 29tik uztailaren 13ra (Salauris hotela)
- PRAGA (Txekiar errepublika), uztailaren 21etik 28ra (Clarion Congress hotela)
- SALOU (Herrialde Katalanak), abuztuaren 10etik 24ra (Salauris hotela)
- EXTREMADURA (Espainia), bidaia kulturala, irailaren 8tik14ra (Gran Hotel don Manuel hotela)
Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute. Txanda desberdinek hurrengo ezaugarriak hartzen dute barne: hotel irisgarrietan egonaldia (ezin da bermatu egokitutako gelak esleitzea), joan-etorriak autobus egokituan, txangoak, laguntzeko pertsonala eta bidai asegurua.
Informazio gehiago nahi duenak edota izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar du, apirilaren 26a baino lehen.
