Machine translation

Deusturekin elkarlanean antolatutako bi ikastaro berri eskainiko dira Basazabal Formazio Zentroan

2019/03/06
Deusturekin elkarlanean antolatutako bi ikastaro berri eskainiko dira Basazabal Formazio Zentroan

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak bi ikastaro antolatu dituzte martxorako. Martxoaren 14an, 'Kargugabetutako Nafarroako erregeak: Gaztelakoen konkistatik ediktuaren bateratzera 1512-1620' ikastaroa eskainiko da 18:30ean hasita. Martxoaren 27an, berriz, 'euskal mitologia eta kristautasuna' ikastaroko lehen saioa izango da. Izena emateko epea zabalik da.


Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak urtero antolatzn dituzten ikastaroen baitan, kultura eta aisiari lotutako bi ikastaro berritan izena emateko epea zabaldu da. 'Kargugabetutako Nafarroako erregeak: Gaztelakoen konkistatik ediktuaren bateratzera 1512-1620' ikastaroa martxoaren 14an izango da, Basazabal Formazio zentroan. Saio bakarreko ikastaroa izango da eta Iñigo Bolinaga historialariak eskainiko du. 

Bigarrena, 'Euskal mitologia eta Kristautasuna' izenburupean eskainiko dena, martxoaren 27an hasi eta maiatza bitartean luzatuko da. Juan Manuel Etxeberria Ayesta Euskal filologian doktoreak eskainiko du. 

Izen ematea

Izen ematea zabalik da. Ikastaro horietakoren batean izena eman nahi duenak Basazabal Jauregiaren sarreran egin dezake edo formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 688 845 118 telefonora deituta. 'Kargugabetutako Nafarriako erregeak' ikastaroko matrikula 3€koa izango da azpeitiarrentzat eta 3,76€ besteentzat. 'euskal Mitologia eta kristautasuna' ikastarokoa, berriz, 14,40€koa izango da azpeitiarrentzat eta 18€koa besteentzat. Hala ere, matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten eta ikastaroan parte hartu nahi duten pertsonentzat baliabideak jarriko ditu Udalak, "egoera ekonomikoa formazioan oztopo ez dadin izan".

'Kargugabetutako Nafarroako erregeak: Gaztelakoen konkistatik ediktuaren bateratzera 1512-1620'

Eguna: Martxoak 14, osteguna

Ordua: 18:30ean

Lekua: Basazabal Jauregia

Irakaslea: Iñigo Bolinaga. Historialari eta Historiako zenbat libururen idazlea.Besteak beste, ¿Cúal fue el papel de los vascos en la Segunda Guerra Mundial?, ¿Quién era San Ignacio de Loyola? eta Breve historia del fascismo.

Izen ematea: Basazabal Jauregia, 688 845 118 telefonoan edo formazioabasazabal@azpeitia.eus helbide elektronikoan.

Prezioa: 3€ azpeitiarrak eta 3,76€ besteak. Izena ematean jasoko dira ordainketak egiteko argibideak.

Ikastaroaren nondik-norakoak: Saioaren helburua Fernando Katolikoaren kontra Nafarroako erreinua galdu zuten Juan de Albert eta Catalina de Foix errege-erreginen garaiaren azterketa politiko, sozial eta kulturala egitea izango da. 

 

'Euskal mitologia eta kristautasuna'

Eguna: Martxoak 27, apirilak 3 eta 10, maiatzak 8, 15 eta 22

Ordutegia: asteazkenetan, 16:30etatik 18:30etara.

Lekua: Basazabal Jauregia

Irakaslea: Juan Manuel Etxeberria Ayesta. Euskal filologian Doktorea. Jose Miguel Barandiaranen Etnografiako Etniker-Bizkaia taldekidea. Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Filologian. BHI-ko katedraduna Euskal Hizkuntza eta Literaturan. Idazle, ikertzaile eta hiztegigilea.

Izen ematea: Basazabal Jauregian, 688 845 118 telefonoan edo formazioabasazabal@azpeitia.eus helbide elektronikoan, martxoak 22a baino lehen.

Prezioa: 14,40€ Azpeitian erroldatuak eta 18€ besteak. Izena ematean jasoko dira ordainketak egiteko argibideak.

Ikastaroaren nondik-norakoak: Euskal mundu mitologikoa oso aberatsa dugu pertsonaia  (Mari,Basajaun,Tartalo,Lamia...) eta Euskal Herriko leku mitologikoei erreparatuz gero. Kristautasunaren etorrerarekin mundu hori guztia erdi-lotan geratuko da estratu kultural berri horren pean, eta Euskal Herria elizaz, komentuz, ermitaz, gurutzez etab. beteko da. Dena den, kristau-aurreko sineskerak bizirik jarraituko dute mito eta esanen munduan.

Hizkuntza bizitzaren ispilua dela esaten da, horregatik, belaunaldiz belaunaldi ahorik aho transmititu den aberastasun linguistiko-kulturala, Euskal Herriko historia luzearen ispilu luzea dugu, herentzian hartu dugun altxorra eta etorkizunera bideratu behar duguna bizitzaren lege eta intrakanalikularraren aberastasun bezala.