Itzulpen automatikoa / Machine translation

Donejakue kaleko bi etxe atari eraisteko lanak hasi ditu Udalak

2019/02/27
Donejakue kaleko bi etxe atari eraisteko lanak hasi ditu Udalak

Azpeitiko Udalak duela zenbait hilabete Done Jakue kalean, Iturri Txiki parean dauden (Xoxoterako eskairelen parean) bi etxe-atari erabat bere jabetzakoak izateko falta zitzaizkion etxebizitzak erosi zituen. Eskuratu bezain pronto etxebizitza horiek eraisteko tramiteetan hasi zen, eta duela zenbait egun hasi ziren egoera txarrean zeuden etxebizitzak botatzen. Lan horiek direla eta, Done Jakue Kaletik Santutxora arteko eskailerak itxita izango dira.