Itzulpen automatikoa / Machine translation

Eguraldi iragarpen txarra dela-eta bertan behera geldituko da ostiraleko behaketa

2022/09/28
Eguraldi iragarpen txarra dela-eta bertan behera geldituko da ostiraleko behaketa

Datorren ostiralean, hilak 30, gaueko behaketa zuen antolatuta Azpeitiko Udalak Aranzadi Zientzia elkartearekin batera, Izarraizko atean. Eguraldi iragarpena gaueko behaketarako egokiena ez denez, bertan behera geldituko da. Aurrerago, eguraldiak laguntzen duenean, egingo da behaketarako. Izena eman duten herritar kopurua ikusirik, udalak bi saio egitea aurreikusten du; izena eman dutenen artean zozketa egingo da horietan parte hartzeko.