Ekainaren 22an, larunbatean, egingo dute Xoxotera irteera jubilatuek
2019/06/03
Baigera jubilatuen Elkarteak eta Azpeitiko Udalak urtero gisa antolatu dute Xoxoterako irteera. Ekainaren 22an izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena Baigeran (10:30etatik 12:30etara), bertan.
10:30ean irtengo dira parte-hartzaileak Azoka Plazaren atzetik. Behin Xoxotera iritsita, 11:45ean, meza izango dute. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute aterpetxean.
