Ekin diote oroimena lantzeko tailerrari
2022/10/07
Azpeitiko Udalak eta Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatuta oroimen tailerra egingo da urrian. Gaur ari dira lehen saioa egiten, eta urriaren 28a bitartean, ostiralero oroimen maila hobetzeko, gaitasun intelektualak zein memoria estrategiak eta teknikak landuko dituzte. Ikastaroaren helburua da adinekoen ongizatean eta bizi kalitatean eragitea. Ikastaroa 14 lagunek ekin diote.
