Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ekindarreko bazkideen lehen batzarra egingo da bihar

2022/10/25
Ekindarreko bazkideen lehen batzarra egingo da bihar

Ekindarren eguzki-plaken proiektua aurrera doa eta bazkideen lehen batzarra egingo du kooperatibak bihar, urriak 26, 19:00etan, Soreasun. Gaur egun, 526 bazkide ditu Azpeitiko energia kooperatibak eta guztiak deituta daude parte hartzera. Lehen batzar honetan kooperatiba eratu eta kontseilu erretorea aurekatuko dituzte bazkideek, besteak beste.


Kooperatibako organuak eratzeaz gain, proiektuaren inguruko informazioa eskainiko da bertan eta bazkideek galdera eta erantzunetarako tartea ere izango dute. Beraz, garrantzitsua da bazkideek bertan parte hartzea.

Ekindar eratuta, trantsio energetikorako tresna prest izango da. Hiru egiteko nagusi izango ditu kooperatibak bihartik aurrera: abian den eguzki-plaken proiektuaren exekuzioa; energia kontsumoaren inguruko sentsibilizazio lana egitea herrian eta trantsizio energetikorako proiektu berriak lantzea.