Ekindarren fakturak azaltzeko tailerra egingo dute apirilaren 30ean
2024/04/25
Behin proba fasea gaindituta, apiriletik martxan dago Ekindar eguzki plaken parkea. Horrenbestez, kooperatibako bazkideek maiatzaren hasieran jasoko dituzte lehen fakturak. Faktura horiek ulertzen laguntzeko asmoz, tailer bat egingo dute datorren asteartean, 17:30ean, Soreasun antzokian.
Kreaneko teknikari batek emango ditu argibideak eta jendearen galderak ere erantzungo ditu. Hitzaldia euskaraz izango da, eta itzulpen zerbitzua egongo da behar duenarentzat.
