Ekintzaz beteko da larunbatean Azpeitia, Domusa Teknin 40MKL lasterketaren baitan
2022/05/12
Lagun Onak Mendi Bazkunak, Azpeitiko Udalak, Marea Urdinak eta Domusa Teknikek larunbateko mendi lasterketaren baitan, egun osoko egitarau oparoa antolatu dute lasterketa ikustera kalera irteten duten guztientzako. Hala, goizean goizetik gauraino Izarraizko Ateako gunean, zein Alde Zaharrean festaz gozatzeko aukera izango da.
Egitaraua
8:00: Lasterketa irteera, herriko plazatik
Egun osoan, rokodromoa eta Jumping-a Perez Arregi plazan
11:00etatik 18:30ak arte, puzgarriak (Atracciones Sanz-en eskutik) Izarraizko atea ondoko aparkalekuan
11:00etatik 14:00ak arte, sentsibilizazio jolasak Izarraizko ateako anoa urdinean
12:00etatik 16:00ak arte, Pintxo eta edariak, (Eusko Labelen eskutik) anoa urdinean
12:00etan, olatu urdin erraldoia, anoa urdinean
12:30ean, lehen korrikalariari ongietorria, anoa urdinean
13:30ean, pintxo jana, Perez Arregi plazan
14:00etan, DJ Referee Perez Arregi plazan
14:00etan, lehen korrikalariaren iritsiera, plazan
16:30ean, 40MLKx2 erronkaren sari ematea, anoa urdinean
17:45ean, azken korrikalariari ongietorria
16:30etik 20:30era, Ohian Vega DJ-a, Perez Arregi plazan
20:30ean, Azken korrikalariaren iritsiera
22:00etan, Zetak-en kontzertua Sanagustinen
