Ekintzaz beteta datoz Gabon egunak
2022/12/23
Gabon garaia opor garaia izaten da haur eta gaztetxoentzat. Horregatik, oporraldi luzearen baitan, herrian hainbat ekintza antolatzeko apostua egiten du udalak. Aurtengoan, besteak beste, Gabonetako jolas parkea, zinema, Izarren behaketa eta Kantu kolore ikuskizuna izango dira Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen bisitez gain.
Aurtengo Gabonetarako ekintza ugari antolatu dituzte Udalak eta Kulturaz kooperatibak herriko haur eta gaztetxoentzat. Bihartik hasi eta urtarrilaren 8a bitartean, hainbat ekintza izango dituzte aukeratzeko.
Egitaraua
Abenduak 24, larunbata
Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera
12:30ean San Martin egoitzatik hasita. 13:00etan harrera plazan
Abenduak 27tik 30era
Haurren gabonetako parkea
15:30etan, 17:00etan eta 18:30etan izango dira txandak. Informazio gehiago eta sarrerak.
Abenduak 28, asteazkena
Izotzetako Erregina zinema
16:30ean, Soreasu zinema aretoan
Urtarrilak 2, astelehena
Izarren Behaketa
18:00etatik 20:00etara bitartean, Izarraizko Atea Parkean. Aurrez izena eman behar da ekintzan parte hartzeko.
Urtarrilak 3, asteartea
Kantu kolore ikuskizuna
17:30ean, Soreasu antzokian. Sarrerak salgai.
Urtarrilak 4, asteazkena
Erregeen pajeak
17:30ean, udaletxeko arkupetan
Urtarrilak 5, osteguna
Erregeen kabalgata
17:30ean Burdinbidearen Euskal Museoan. 20:00etan, plazan
Urtarrilak 8, igandea
Nire zirkua zinema
16:30ean, Soreasu antzokian
