Machine translation

Elkarlanean osotutako ekintzaz betetako Gabonak datoz

2019/12/16
Elkarlanean osotutako ekintzaz betetako Gabonak datoz

Aste berezia da hasi beri dena.  Astea bukatzerako Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izango da ikastetxeetan, eta Santo Tomas eguna ere larunbatean ospatuko da. "Haurrek oporrak hartzearekin bat, Azpeitian hamaika ekintza izango dira, hainbat eragilek elkarlanean antolatuta", adierazi du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak. 


Hasteko, labur, Santo Tomasak aipatu ditu: "Datorren abenduaren 21ean, urtero bezala Santo tomas eguna ospatuko dugu. Baserritarren azokak eta txorizo eta talo postuek hartuko dute plaza goizetik eguerdira arte. Festa giroa izango da nagusi eta pilota, herri kirolak, bertsolariak.... izango dira ikusgai. Arratsaldean berriz, ohiturari jarraituz dantaz suelto txapelketa izango da Sanagustinen", zehaztu du.

Egun horretan, 12:30ak aldera, berriro erraldoien erreplikak ere jarriko dira salgai: "Udaberrian jarri genituen saltzen bi, uzatailean laurak heldu zitzaizkigun, eta Santo Tomas egunean ere lauak eskuratzeko aukera izango da. Aurrekoan bezala bi laukote erosteko aukera izango du pertsona bakoitzak; erraldoi batek 7€ balioko du eta bi erosten dituenak 12€, eta lauak 24€ ordaindu beharko dira.

Erasorik gabeko festak

"Festetan bada beti arduratzen gaitun gai bat. Eta hori erasoak dira. Herritarrei aske bizi eta ingurukoak ere aske sentiarazteko deia egiten diegu, eta Azpeitian erasoek ez dutela tarterik azpimarratu nahi dugu", azpimarratu du.

Indarkeria sexista gabeko arreta eta informazio Gunea jariko du Udalak Santo Tomas Egunean Gazte Informazioa Bulegoan,  12:30etatik 16:30etara eta  20:00etatik 05:00etara. Horretaz gain, Telefono bidezko arreta zerbitzua ere eskainiko da 20:00etatik 08:00etara 688751000 telefono zenbakian. 

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Santo tomas egunaren ondoren, Gabonak etorriko dira eta konturatzerako Olentzero eta mari Domingi izango dira herrian: "Iaz, ikastetxe guztiak eta Udalak elkarlanean Olentzero eta Mari Domingiren etorrera indartu eta elkarlanean egiteko pauso garrantzitsua eman zen. Eguerdi oso polita izan zen, arrakastatsua, eta aurtengoan ere horrela izan dadin espero dugu. Ikastetxeetako haurrek, Juan Antxieta Musika Eskolako haurrek eta Itsaikoek lagunduko diete kalejiran", azaldu du. 11:45ean San Martin egoitzara joango dira, bertako aiton-amonei bisita egin eta gaztainak ematera. Ondoren, 12:30ean, kalejiran abiatuko dira plazara. Plazan Olentzerori eta Mari Domingiri bertsoak kantatuko dizkiete haurrek, eta ondoren Olentzero eta Mari Domingi agurtu, gutuna utzi eta gaztaina batzuk eskuratzeko aukera izango dute haur zein helduek: "Ikastetxeei eskertu nahi diet egun hau antolatzeko izandako prestutasun eta elkarlanerako gogoagatik, haurrek disfrutatzeko egun polit hau antolatzeko". 

Haur eta Gaztetxoentzako ekintzak

Urte bukaerarako , Udalak ekintza desberdinak antolatu ohi ditu haur eta gaztetxoentzat: "Aurtengoan ere abenduaren 23, 26, 27 eta 28an ekintzak izango dira", zehaztu du Ainara Larrañaga Gazteria batzordeburuak. Azpeitian eta Urrestillan HH5etik LH6ra bitarteko haurrentzako ekintza desberdinak antolatu dira, etaikastetxeen bidez egin den izen ematean 250 lagunetik gorak eman dute izena.Egun horietan, adinaren arabera ekintza desberdinak egingo dituzte eta irteera bat ere egingo dute; txikienek Olentzeroren etxera eta haundixeagoek Basondo animalien erreserbara.

Gaztelekuko nerabeentzako, DBH1etik Batxilergo 2 artekoentzat, ere izango da zertaz gozatu. Abenduaren 23an Gazteak eta musika ekintza izango da. Hau ekintza librea izango da eta nahi duenak parte hartzeko aukera izango du. Abenduaren 26an, berriz, Txuri Urdinera egun osoko irteera egingo dute, eta 27an, pintxo lehiaketa egingo dute.

Gabon parkea, berrikuntzekin

Abenduaren 26, 27 eta 28an, goiz eta arratsalde izango da aurtengo Gabonetako Parkea: "Aspalditik aldaketak egin nahi genituen, eta aurten egutegian Gabonak nola zetozen ikusita aldaketak egin ditugu", adierazi du Xabi Aldalur Bertaneko teknikariak. Hiru egun horietan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Eguneko sarrera 2€ izango da eta paseak lortzeko aukera izango da Bertaneko dendetan erosketak egitean. Horretaz gain, Abenduaren 26 eta 28an Txan Magoaren ikuskizuna ere izango da eta globoekin figurak egitelp tailerra ere eskainiko dute. 

Gabon parke inkllusiboagoa egiteko asmoz, Marea Urdinarekin elkarlanean saninazioetan barraketan egin bezala, Gabonetako parkerako ere lehentasun txartela eskuratzeko aukera izango da udaletxean: "Txartel horien bidez aniztasun funtzionala dutenek ez dute iladarik egin beharrik izango. Horretaz gain aniztasun funtzionala dutenentzako ordutegi berezi bat ere jarriko dugu", azpimarratu du. 

Kultura, familian 

Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kulturaz kooperatibak ere Gabon Egunetarako familia giroan gozatzeko eskaintza egin du: "Haurrekin zein gurasoekin kulturaz gozatzeko ekintzak antolatzen saiatu gara beste behin", adierazi du Agustin Jimenez Kulturazeko kideak. Hala, abenduaren 22 eta 23an Frozen II ikusteko aukera izangoda 16:30etik aurrera. Abenduaren 30ean La familia Adams ikusteko aukera izango da ordu berean hazita eta urtarrilaren 4 eta 6an, Lego II

Zinemaz gain, abenduaren 29an emanaldi berezi bat ere izango da: Erraiak. Garazi Pascualek Azpeitian sortutako obra da Erraiak. Kable gainean oreka mantentzen da abila Pascual, eta hori egiten du, Gure Zirkuan, besteak beste. Erraiak obran kable gaineko dantza antzerkia eta musika nahastu ditu. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude. 

 

Erregeen paje eta kabalgata

Urtarrilaren 4an, Baigera Jubilatu Elkarteak antolatuta Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen pajeak gutunak jasotzen izango dira sanagustinpean, 17:30etatik aurrera. Urterrilaren 5ean, beriz, Erregeen etorrera izango da. Iaz bezala, Lasaotik Azpeitiara arteko bidea tren txu-txuan egingo dute, eta tren museoan etorrera ikusteko ohitura dutenek, Parrokia aurrean ikusi ahalko dituzte erregeak.

Urtarrilaren 5ean, ohiturari jarraituz 17:00ak inguruan Lasaora iritsiko dira hiru erregeak. Hango bisita egin ostean, 17:30ak aldera, parrokiara etorriko dira, hango jaiotza ikustera eta haurrei kaso egitera. Ondoren, 19:00etan, igerilekutik erregeen kabalgata hasiko da. Urtero bezala, herriko ikastetxeetako gaztetxoek lagunduko diete ibilbidea egiten. Igerilekutik plazara bitartean 600 kilo inguru gozoki banatuko dituzte herritarren artean. 20:00ak aldera iritsiko dira plazara, eta udaletxeko balkoitik herritarrak agurtu ondoren, deskantsatzera joango dira. Gau luzea izango dutelako.