Elektrotxuflak irabazi du III. Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketa
2024/06/06
Aurrez ere bazekien Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketa irabaztea zer zen Elektrotxufla taldeak, lehen edizioko garailea izan baitzen. Berriro irabazi du aurten, 90 puntu aterata; Elektrokela geratu da bigarren (82 puntu) eta Xaukena hirugarren (75 puntu).
Azpeitiko Udalak eta AZTE Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak elkarrekin antolatu dute III. Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketa, eta arrakasta handia izan du. Jende ugari elkartu da maiatzeko larunbat arratsaldetan elektrotxarangen doinuekin dantza egiteko.
Talde irabazleak, Elektrotxuflak, 6.000 euroko saria jasoko du, eta beste emanaldi bat eskainiko du aurtengo saninazioetan.
