Machine translation

Elena Margüello azpeitiarrak irabazi du Euskal Antzerki Topaketetako kartel leihaketa

2019/06/17
Elena Margüello azpeitiarrak irabazi du Euskal Antzerki Topaketetako kartel leihaketa

Azaroan izango da Euskal Antzerki Topaketen XXXVII. edizioa eta Azpeitiko Udalak erabaki du Topaketa horietarako kartel lehiaketaren irabazlea. Elena Margüello azpeitiarrak eginiko kartela izango da aurtengoan topaketen berri emango duena, epaimahaiaren eta erakusketan botoa eman duten pertsonen iritzia kontuan izanda.

Aurtengo deialdira 12 lan aurkeztu dira ; irabazleak 900 euroko diru saria jasoko du eta bere lana izango da topaketetako iragarle.