Itzulpen automatikoa / Machine translation

Elurrak eta izotzak sortzen dituen arazoei erantzuteko neurriak hartu ditu Udalak

2021/01/07
Elurrak eta izotzak sortzen dituen arazoei erantzuteko neurriak hartu ditu Udalak

Azken egunotako elur eta izotzak ez ohiko irudiak sortu ditu herrian. Azken egunotako elurraren ostean, izotzari eta hotza nagusitu dira gaur. Hori dela eta, elurra herriko auzoetan elurra hasi zuenetik abian du Udalak arazoei aurre egiteko protokoloa. Beraz, auzoetako baserri bideak garbitzeko lanak martxan dira.



Datozen egunotan tenperatura baxuak izatea aurreikusten da eta Udalak gatza botatzen ere hasi da, ohi bezala. “Elurrak eta izotzak egoera arriskutsuak sor ditzake datozen egunotan. Horregatik, herritarrei arretaz jokatzea eskatu nahi diegu. Udalak egoerari aurre egiteko protokoloa ezarrita du, eta baliabideak jarri ditu egoerari aurre egiteko. Horregatik, herritarrei pazientzia izateko ere eskatu nahi diegu, herriko txoko guztietara aldi berean iristea ezinezkoa delako”, azpimarratu du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak.

 

Herritarrek dozein arazoren aurrean, udaltzaingora deitu dezakete: 943 15 13 13 telefonora.

 

9a9ca44d 1dfe 4556 ae70 e8d500bb8f04

IMG 0717

IMG 0713

IMG 0724