Emakume haurdunentzako Yoga ikastaroan izen ematea, zabalik
2020/06/16
Azpeitiko Udalak Emakume Txokoan eskaintzen duen emakume haurdunentzako ikastaroa online bidez jaso ahal izan dute azken hilabeteotan. Deseskaladako fase honetan, prebentzio neurri guztiak hartuz aurrez aurreko saioetara itzuliko dira. Gainera, ikastaroaren epea ere luzatu egingo da. Uztailaren bukaera arte eskainiko dira saioak astelehenetan, 18:30etik 20:00ak bitartean, 10€ izango da uztaileko prezioa.
Aurrez aurreko saioak hastearekin bat, izen ematea ere ireki egin da. Hala, gelditzen diren saioetaz gozatu nahi dutenek aukera izango dute. Informazio gehiagorako edo izena emateko Emakume Txokoarekin jar daitezke interesatuak harremanetan: 943157055 telefonora deituz (08:00etatik 14:00etara) edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzita.
