Emakume konposatzaileen lana aldarrikatuko dute gaur hasiko den Tekla jaialdian
2019/03/27
Iazizan zen Tekla jaialdiaren lehen edizioa, eta har utzitako sentsazio onei segika osatu dute aurtengorako jardunaldia. Gaur hasiko da, eta igandera bitartean 4 kontzertu izango diraherrian. Iaz asmo bera nabarmendu du Josu Labaka Kultura zinegotziak: "Organoa ikasleei plaza eskaini asmoz sortu zen iniziatiba; ez dituzte plaza asko eta herrian aukera hori eskaintzeko osatu zen iazko edizioa. Aurtengoan, iazko arrakasta ikusita errepikatzeko gogoa zegoen. Juan Antxieta Musika Eskolaren ekimenez sortu zen iaz, eta eskertu nahi dut disziplina honetan ere ekimenak antolatzeko egindako lana. Aberasgarria da benetan herriko kulturarentzat teklaren inguruan egiten den lana".
Gaur, asteazkena musika eskolako ikasleen kontzertuekin hasiko da jaialdia. Iaz ez zen horrelakorik egin, baina urtengoan itsasdun pianoa joz trebatzeko aukera eskaini nahi izan zaie Musika eskolan piano ikasleei; pianoko 5 eta 6. mailako ikasleak izango dira entzunga gaur 19:30etatik aurrera.
Baina ekintza garrantzitsuena, edo lau egunetako mamia osteguneko kontzertua izango dela aurreratu du Ignacio Arakistain organojole eta antolatzaileak: "Aurengo jardunaldia kontzertu horren bueltan antolatu dugu. Ostegunekoan, Clara Shumman jaio zela 200 urte direla aitzakia hartuta, emakume konposatzaileen lana balioan jarri eta gogora ekarriko dugu", zehaztu du. Shumman izan zen konposatzaile errekonozitu edo ezagun egin zen lehen emakumea. " Guk, 200 urte hauetan historian 'galdu' diren emakume konposatzaile horien lana eta garrantzia azpimarratu nehi dugu", jarraitu du. Horretarako, herriko beste hainbat sortzailerekin elkarlanean osatu dute saioa. Hala, Alaitz Olaizolak osatu ditu 5 konposatzaile emakumeren inguruko testuak eta herriko aktore emakumeek interpretatuko dituzte; Mari Karmen Borda, Olatz Aguado, June Urain, Mireia Galarza eta Nora Aierza izango dira aktore laneatan. Horiez gain, Mirari Zubizarreta dantzariak ere hartuko du parte. Musikariak, berriz, Iraia Bereziartua (Biolina), Susana Plumed (Tronpa) eta Ignacio Arakistain (pianoa) izango dira.
Egitaraua:
Martxoak 27, asteazkena
Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kontzertua, 19:30ean, Sanagustin kulturgunean.
Martxoak 28, osteguna
Ezkutuko lana azalera: Clara Schimaneen (1819-1896) oinordekoak emanaldia, 19:30ean, Sanagustin kulturgunean.
Martxoak 29, ostirala
Ganbera musika kontzertua, 19:30ean, Sanagustin kulturgunean.
Martxoak 31, igandea
Juan Antxieta musika eskolako organo klasearen X. urteurrena, 18:00etan, Esklabetako elizan.
