Machine translation

Emakumeak korrika egitera animatzeko saioak antolatu ditu Udalak

2019/01/16
Emakumeak korrika egitera animatzeko saioak antolatu ditu Udalak

Azpeitiko Udalak, urtea hastearekin batera, emakumeak lasterka egitera animatzeko programa jarriko du abian. Zuk ere ahal duzu! programaren bitartez, emakumeei korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutaraztea da helburua. Baita taldean aritzeak suposatzen duen balio erantsia ere. Izena emateko epea irekita dago, eta bi bilera informatibo egingo dira urtarrilaren 24an; 10:00etan eta 19:15ean, igerilekuan.


Bi taldetan antolatuta

14 urtetik gorako emakumeek hartu ahal izango dute parte, korrika egindakoek nahiz inoiz egin gabeek.
Saioak astearte eta astegunetan izango dira, bi txandatan banatuta; goizekoa 10:00 - 11:15era izango da, eta arratsaldekoa taldea, berriz, 19:15etik 20:30era. Topagunea, igerilekua izango da, eta saio guztiak prestatutako monitoreak gidatuko ditu.

Edozein zalantza eta galdera argitzeko bilera informatiboak egingo dira urtarrilaren 24an, igerilekuan. Goizeko txanda aukeratu dutenek, bilera 10:00etan egingo dute eta arratsaldeko taldean parte hartzea aukeratu dutenentzat 19:15ean.
Honako egunetan izango dira saioak : Urtarrilak 29 eta 31an, otasailaren 5, 7, 12,  14, 19, 21, 26 eta 28an eta martxoaren 7an.

Izena ematea: 20 euro izango da eta igerilekuan egin behar da
Informazio gehiagorako deitu 943-150095 telefonora edo kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzi daiteke.