Itzulpen automatikoa / Machine translation

Emakumeak lasterka egitera animatzeko saioetan izena emateko epea urtarrilaren 10ean irekiko da

2020/01/07
Emakumeak lasterka egitera animatzeko saioetan izena emateko epea urtarrilaren 10ean irekiko da

Azpeitiko Udalak emakumeak lasterka egitera animatzeko 'Zuk ere ahal duzu!' programaren XIV. edizioa jarriko du abian. Zuk ere ahal duzu! programaren bitartez, emakumeei korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutaraztea da helburua. Baita taldean aritzeak suposatzen duen balio erantsiaz jabetzea ere. Izena emateko epea irekita dago, eta bilera informatiboa egingo da urtarrilaren 15ean; 19:15ean, igerilekuan.


Astelehen eta asteazken arratsaldetan saioak

14 urtetik gorako emakumeek hartu ahal izango dute parte, korrika egindakoek nahiz inoiz egin gabeek.
Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 19:15etik 20:30era. Topagunea, igerilekua izango da, eta saio guztiak prestatutako monitoreak gidatuko ditu.

Edozein zalantza eta galdera argitzeko bilera informatiboa egingo da, urtarrilaren 15ean, 19:15ean, igerilekuan. 
Honako egunetan izango dira saioak : Urtarrilaren 22, 27 eta 29an  eta otsailaren 3, 5, 10, 12, 17, 19 eta 26. 

Izena ematea: 20 euro izango da eta igerilekuan egin behar da
Informazio gehiagorako deitu 943-150095 telefonora edo kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzi daiteke.