Itzulpen automatikoa / Machine translation

Eman daiteke izena Euskal Herriko II. Elektrotxaranga lehiaketan

2023/02/03
Eman daiteke izena Euskal Herriko II.  Elektrotxaranga lehiaketan

Iazko maiatzean egin zen lehen aldiz Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketa Azpeitian. Iazko arrakasta ikusirik, Azpeitiko Udalak eta AZTE Alde Zaharreko Tabernarien Elkartean aurten berriro egitea adostu dute. Hala, lehiaketaren oinarriak zehaztu dituzte eta izen ematea ireki dute parte hartu nahi duten taldeek izena eman dezaten. Gaurtik martxoaren 1a bitartean izango da horretarako aukera. Maiatzeko larunbatetan gauzatuko da txapelketa; larunbatero bi taldek izango dute beren musikaren bidez kaleak girotzeko. Irabazleak 6.000€ko saria eskuratuko du. 


NONDIK NORAKOAK
• Euskal Herriko II. Elektrotxaranga Lehiaketa 2023ko maiatzean izango da, Azpeitian.
• Larunbatero, 2 taldek parte hartuko dute 19:00 etan hasita.
• Parte hartuko duten elektrotxarangak Euskal Herrikoak izan beharko dute.
• 19:00-etan talde bat hasiko da eta bigarrena 20:00etan. (talde bakoitzak 90 minutuko emanaldia gauzatuko du)
• Ibilbidea eta geldiuneak antolatzaileek zehaztuko dizkiete taldeei.
• Egutegia, antolatzaile eta taldeen artean osatuko da, aurkezten diren taldeen arabera. Gehienez zortzi taldek parte hartuko dutela aurreikusten da. Talde gehiago aurkeztuko balira, izen emate dataren hurrenkera arabera onartuko dira.
• Aurreikusitako egutegia: Maiatzak 6, 13, 20, 27.


SARIAK ETA TARIFAK
• Talde guztiei 600 euroko tarifa ordainduko zaie parte hartzeagatik.
• Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta horrez gain Azpeitiko Saninazioetan emanaldi bat eskaini beharko du dohain. Eguna eta ordua San Ignazioetako egitarauaren arabera Azpeitiko Udalarekin adostuta.

EPAIA
Azpeitiko musikari ezberdinak izango dira epaile. Irizpideak beraiek ezarriko dituzte. Honako irizpideak hartuko dira kontuan emanaldien balorazioa egiteko orduan: musikaltasuna, sonoritatea, interakzioa, martxan jotako musika, abestien barietatea, euskara, parekidetasuna,…
Talde guztiek beraien lana egin ostean, astebeteko epean jakinaraziko da irabazlea.


IZEN EMATEA
Izena emateko, korreo bat idatzi beharko du talde bakoitzak ondorengo helbidera. azteelkartea@gmail.com
Bertan, taldearen izena, telefono zenbaki bat eta aurretik esandako egunetatik zeinetan izango zenuten posible etortzea adieraziz.
Izena emateko azken eguna: martxoak 1

BESTEAK
Talde guztiek, izango dute beraien ibilgailuak uzteko lekua eta aldagelak.