Itzulpen automatikoa / Machine translation

Eman daiteke izena 'Ideiatik enpresara' tailerraren

2023/06/26
Eman daiteke izena 'Ideiatik enpresara' tailerraren

Uztailean zehar, ekintzaile izatea pentsatzen ari direnentzako formakuntza ibilbide bat antolatu da. Ibilbidean ekiterako orduan dauden pausuak ikusiko dira eta pausu bakoitzean lanketa desberdinak egingo dira.



Lehenengo zatiak bi zaio izango ditu eta buruan ideia bat izan eta gehiago garatzea nahi duen ororentzat zuzendurik egongo da. Bigarrena aldiz, ideia errealitatera emateko pausuak planifikatzea nahi dutenei zuzentzen da. 3
saiotan, bezeroengana iristeko kanalak eta estrategiak landuko dira eta azterketa ekonomikoa egiteko kontzeptuak eta erremintak ikusiko dira.
Hirugarren zatian, enpresa eratzeko pausuak zein diren ikusiko dira. Forma juridikoak, enpresa sortzeko egin beharreko tramiteak eta Ogasunarekiko betebeharrak eta Gizarte Segurantza (Autonomoen eskubideak) ikusiko dira.
Uztailaren 4 eta 7an lehen saioak egingo dira. Uztailaren 11, 13 eta 18an, berriz, formakuntzaren bigarrengo zatiari egingo da; eta, hirugarren zatia, uztailaren 20 eta 27an izango da. Saioak 9:30etik 11:30era izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian.


Ekintzaileak, aurkitzen den fasearen arabera, formakuntza ibilbideko 3 zatietan parte hartzeko aukera izango du edo bere interesekoa den zatian. Informazio gehiago edota izen ematea nahi dutenek 688 601 299 (Ione Eizagirre) telefonora deitu edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus-era idatz dezakete.