Itzulpen automatikoa / Machine translation

Enarak ezagutzeko tailerra egingo da urriaren 16an

2022/10/10

Gure inguruan bizi diren enarak eta sorbeltzak hobeto ezagutzeko tailerra egingo da urriaren 16an, Ekoetxean, hilero egiten diren doako familia ekintzen baitan .

Saioa 11:00etatik 12:00etara izango da Ekoetxean. Eta ekintzan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute info.azpeitia@ekoetxea.eus e-postara idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. 7 urtetik beherako umeek heldu batekin etorri beharko dute ekintzan parte hartzeko.

 

Ikastaroaren xehetasunak

Zure herriko hegaztiak hobeto ezagutu nahi al dituzu? Zatoz Ekoetxea Azpeitiara aditu baten eskutik bertako hegazti intsektujale migratzaileak ezagutzera! Aranzadi Zientzia Elkartetik enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntari buruzko bitxikeria ugari erakutsiko dituzte. Gainera, identifikazio- eta pintura-jolasetan ere parte hartzeko aukera izango da. Ez ahaztu tailerrean izena emateaz!