Machine translation

Etxeko energia kontsumoa gutxitzen ikasteko saioa egingo da maiatzaren 10ean

2022/04/29
Etxeko energia kontsumoa gutxitzen ikasteko saioa egingo da maiatzaren 10ean

Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamenturekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxean energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko helburua duen kanpaina antolatu du. "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" maiatzaren 10ean, Azoka Plazako aretoan, 18:30etan, Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira. Maiatzaren 6ra bitartean eman daiteke izena. 


Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.
Kanpaina honela burutuko da:

1. Azalpen-tailer batekin hasiko da, "Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" maiatzaren 10ean, Azoka Plazako aretoan, 18:30etan, Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira.
2. Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak banatuko zaizkie. Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.
3. Behin etxebizitzaren auto diagnostikoa eginda, parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatzeko aukera izango dute.

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek, maiatzaren 6a baino lehen izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

• Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
• Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687(astelehenetik ostiralera. 9:00-18:00)
• Informazio osagarria: www.argitu.eus