Itzulpen automatikoa / Machine translation

Enpresa ideia bat garatu edo enpresa bat abian jartzeko ekintzaileentzako dirulaguntzak, abian

2019/02/18
Enpresa ideia bat garatu edo enpresa bat abian jartzeko ekintzaileentzako dirulaguntzak, abian

Azpeitiko Udalak, eskualdeko beste udalekin elkarlanean aurkeztuta eta tramitatutako plan estrategikoaren baitan bi dirulaguntza lerro jarri dira abian. Gaurtik martxoaren 1a bitartean proiektuak aurkezteko epea zabalik izango da Azpeitiko Udalean. 


Laguntza lineak

1.–Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritu daitezen. Lerro honetan, 7 lagunek jasoko dute laguntza; gutxienez 1.000 € eta gehienez 1.300. Lanbidek zehaztutako irizpideen arabera zazpi horietatik sei 30 urtez azpikoak izango dira eta 2 emakume eta 6 gizon izango dira (hala ere, malgutasuna izaten da proiektuen balioa kontuan izanda). 30 urte baino gehiagoko baten proiektua izango da zazpigarren den onuraduna.

2.– Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak: Negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak, betiere ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan. Laguntza hau 30 urtez azpiko lau pertsonak jasoko dute, bi gizonek eta bi emakumek. 1.500 eta 1.950 euro arteko laguntza jasoko dute.

Bai ideiaren garapena bai eta proiektua abian jartzeko kasuetan, laguntzak, langabezian dauden ekintzaileei zuzenduak daude (lanaldia %30 baño gutxiago bada onartua izango daiteke).

Eskaera egin eta tutorizazio prozesurako honako prozedura jarraituko da:

  • Azpeitiko Udalean ideia edo proiektuaren aurkezpenari sarrera ematea: 2019ko tsailaren 18tik, martxoaren 1a arte.
  • Aurkeztutako proposamenen azterketa eta hautaketa: Martxoaren 4-5ean egingo da.
  • Tutorizazio prozesuaren hasierako saioa: Martxoaren 6an egingo da.

Tutorizazio prozesuan, hautaturiko ideia ekimen eta enpresa proiektuek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

Laguntzen oinarriak kontsultatzeko: 

Enpresa ideia garatzeko laguntzak

Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak

 

Informazio gehiago eskuratu eta laguntza jasotzeko:

Iraurgi Berritzen (Alazne)
Telefono zenbakia: 943-851100
e-posta: alarranaga@iraurgiberritzen.eus