Itzulpen automatikoa / Machine translation

Enpresa industrialei zuzenduta barne-ekintzailetza saioa izango da datorren asteazkenean

2022/10/28
Enpresa industrialei zuzenduta barne-ekintzailetza saioa izango da datorren asteazkenean

Barne-ekintzailetzaren inguruko lan saioa antolatu izango da datorren asteazkenean, azaroak bi, Iraurgi Berritzenek antolatuta. Lan saioa online formatuan izango da eta 'Enpresa ekintzaileak eta negozio aukera berriak: aukera edo beharra?' lemapean egingo da, eta aurrez izena eman beharko dute parte hartu nahi dutenek. 



Lan saioa hori eskualdeko enpresa industrialetako zuzendariei zuzenduta eskainiko da eta helburu nagusia negozio-aukeren garapena sustatzea izango da, enpresa bakoitzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko, eta eskualdeko ehuna berritzeko asmoz.


Horretarako, B+I eta BIC Gipuzkoako adituak izango dira bertan. Saio honetako parte hartzaileek Azpeitiko Irurena Group enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izateaz gain, horrelako prozesuetarako indarrean dauden laguntzen eta zerbitzuen inguruko informazioa jaso, eta bukatzeko, beraien zalantza zein galderak argitzeko aukera izango dute.
Enpresa interesatuekizena eman behrako dute on-line edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita. Izena emandakoei lan saioaren lotura bidaliko zaie bertan parte hartzeko.