Enpresen lege arloetan sakontzeko ikastaroa eskainiko da Basazabalen, ekainean
2019/05/29
Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean antolatuta, ikastaro berr bat eskainiko da ekainean. 'Enpresen lege arloak. Oinarrizko esparru juridikoa' izenburupean eskainiko da ikastaroa David Fernandez de Retana Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide eta Ekonomia Enpresen Zientzien fakultateko irakasleak gidatuta.
Ikastaroa ekainaren 7 eta 14an izango da, 9:00etatik 14:00ak bitartean Basazabal Jauregian. Izen emateko azken eguna ekainaren 5ean izango da. Ikastaroan izena emateko nahikoa izango da formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera idatzi, 688 845 118 telefonora deitu edo Basazabaleko harreran bertan izena ematea.
Azpeitian erroldatutakoak 6,75€ ordaindu beharko dute ikastaroa eta gainontzekoek 8,10€. Ikastaroa egiteko interesa duten baina ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat laguntzak eskaintzen ditu Udalak eta matrikula egiterakoan eska daiteke informazioa.
