Enpresen oinarrizko esparru juridikoen inguruko ikastaroa eskainiko da azaroan, Basazabalen
2019/10/31
Azaroaren 8 eta 15ean, Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean udazkenerako antolaturiko hirugarren ikastaroa eskainiko da. Oraingoan, enpresen legediaren inguruko oinarrizko esparru juridikoaz ariko dira.
Negozio guztiak daude esparru juridiko bati lotuta. Esparru hori ondo ulertu eta zuzen aplikatu behar da, eta ezagutu egin behar dira esparru horretan hartzen diren erabakiek zer ondorio dakarten. Edozein enpresa erakundek duen betebehar juridikoa aztertuko da.
Izen ematea, zabalik
Ikastaroa, Basazabalgo Formazio Zentroan izango da 9:00etatik 14:00etara bitartean. Ikastaroan izena eman nahi dutenak bertan egin dezakete, edo e-mail bat bidali dezakete formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera edo deitu 688 845 118//943 54 79 83 telefonora.
Ikastaroaren prezioa 6,75€koa izango da Azpeitian erroldatuentzat eta 8,10€koa gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izen ematea derrigorrezkoa izango da. Kontu korronte zenbakia: 3035 0020 5102 0090 0003 LABORAL KUTXA
