Itzulpen automatikoa / Machine translation

EPAren egoitza lekualdatu da

2023/01/16
EPAren egoitza lekualdatu da

Helduen Hezkuntzaren oinarrizko prestakuntza eskaintzen duen zerbitzua leku aldatu berri da. Orain artean, Perretxikoa bezala ezaguna den eraikinean izan du egoitza, eta orain, San Martin egoitzaren atzeko eraikinera lekualdatu da; Milagrosa eta Iraurgi Ikastetxea egon izan den eraikinera. 


Aldaketaren arrazoi nagusia Perretxikoko eremu horretan etorkizuneko gizarte zerbitzuetako baliabideak hartuko dituen egoitza berri bat egitea adostua duela Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Beraz, eremua husteko planifikazioaren baitan egin da leku aldaketa.

 

Matrikulazioa laster zabalik

Helduen hezkuntza aukera eskaintzen du EPAk eta bi matrikulazio epealdi nagusi izaten dira ikasturtean; irailean eta urtearen hasieran. 2023. urtean urtarrilaren 30etik 3ra bitartean izango da Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako tituluak ateratzeko matrikulazioa egiteko. Epealdi horretan, 10:00etatik 13:00etara egoitzan bertan eman ahal izango da izena.

Euskara eta gaztelera ikastaroak ere eskaintzen dituzte, batez ere, atzerritarrei zuzenduta. Saio horietako matrikulazioa hilero egiten da azken astean.