Itzulpen automatikoa / Machine translation

Eraikin garbitzaile peoi bat eta brigadako hiru peoi kontratatuko ditu udalak, aldi baterako

2022/12/15
Eraikin garbitzaile peoi bat eta brigadako hiru peoi kontratatuko ditu udalak, aldi baterako

Azpeitiko Udalak, LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzaren bidez, aldi baterako, lau langile kontratatuko ditu Lanbideren bidez. Zehazki, eraikin garbitzaile peoi bat eta brigadako hiru peoi kontratauko dira, sei hilabeterako. Lan eskaintzan izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da. 


Eraikin garbitzaile peoia

Kodea: 162022014753

Ezinbesteko baldintzak

  • Langabezian egotea
  • Lanbiden izena emanda egotea
  • Urola Erdian erroldatuta egotea
  • 2021eko deialdian parte hartu ez izana
  • Euskara jakitea.

Baloragarria: Lanari ekiteko berehalako prestasuna.

Lan eskaintza

 

Brigadako peoia

Kodea: 162022014751

Ezinbesteko baldintzak

  • Langabetua izatea
  • Urola erdiko izatea
  • Euskararen ezagutza izatea

Baloragarria: Lanean hasteko berehala erabilgarritasuna

Lan eskaintza