Eraikuntza gremioen eskualdatzeen inguruko jardunaldia egingo da hilaren 15ean
2022/11/07
Jardunaldia azaroaren 15ean egingo da, Intxausti Jauregian 19:00etan hasita, Iraurgi Berritzen Eskualdeko Garapen agentziak antolatuta. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da ieizagirre@iraurgiberritzen.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita ala 688 601 299 edo 688 718 777 telefonora deituta
Eraikuntza gremioaren behar edo arazoei ernatzun asmoz, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak arlo horren eskualdatzeei begirako jardunaldia antolatu du azaroaren 15erako. Zehazki, jubilaziotik gertu izan aurre-jubilazioari bueltaka negozioa saltzea nahi dutenei; urteetan egin duten inbertsioari/lanari errentagarritasuna atera nahi diotenei eta enpresa langileei eskualdatu nahi diotenei zuzendutako ikastaroa izango da. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da ieizagirre@iraurgiberritzen.eus edo alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita ala 688 601 299 edo 688 718 777 telefonora deituta.
Jardunaldiaren helburua, errentagarriak diren negozioen itxiera ekiditea da. Horretarako kontuan hartu beharrekoak jakitea, planfikazio egoki batetik hasita eta eraikuntzako jarduerari bideratuta dauden baliabideen berri ematea da. Horretarako, saioan, eskualdatzearen gakoak landuko dira, PKF Attest, Arotzgi (Gipuzkoako Arotzen elkartea) eta Instagik (Instalatzaileen Gipuzkoako elkartea) beraien eskualdatze zerbitzuaren berri emango dute.
JARDUNALDIAREN XEHETASUNAK
“NEGOZIOA ESKUALDATZEKO GAKOAK”
19:00-19:15 Sarrera
19:15-20:15 Zer eduki behar dut kontutan eskualdatzea nahi badut?
20:15-20:45 Arotzgi eta Instagi elkarteen aurkezpena
20:45-21:00 Itxiera
