Eraikuntza sektorearen inguruko formazioa eskainiko da, langabetuak laneratzeko helburuz
2022/11/10
Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin eraikuntzaren inguruko formazioa eskainiko du. Azaroren 28tik maiatzera arteko formazioa izangoda, 500 ordukoa. Bertan parte hartu nah dutenek eman dezakete izena.
Proiektu honen baitan, eskualdeko langabetuei zuzenduriko laneratzeko prestakuntza tailerra antolatu da azarotik maiatzera bitartean. Eraikuntzaren inguruko formazioa (Teorikoa eta praktikoa - 500 ordu) eskainiko da azaroaren 28an hasi eta 2023ko maiatzera arte. Helburua da pertsonei gaitasun profesionalak (igeltseritza, iturgintza, elektrizitatea...) eta soziolaboralak ezagutzeko eta praktikara eramateko aukera eskaintzea, beren gizarte eta lan-prozesuak osatuz. Lan arriskuen prebentziorako prestakuntzaere emango da.
Formazioan interesa dutenek eta izena eman edo informazio gehiago behar dutenek honako telefono hauetara deitu dezakete: Sandra 688 873 589, Maite 688 758 494 eta Maialen 688 759 590.
