Machine translation

Erasorik gabeko gunea jarriko da Santo Tomas Egunean ere

2019/12/20
Erasorik gabeko gunea jarriko da Santo Tomas Egunean ere

Iristear dira santotomasak, eta festa egunekin batera, eraso matxistei aurre egiteko kanpaina berezia jarriko du Udalak. Azken urteotan saninaziotan jarri izan du, aurtengoan karnabaletan ere jarri zuen, eta urtea bukatzerako abenduaren 21ean ere, festa giroan erasoen inguruko sentsibilizazioa egin, informazioa eskaini eta arreta zerbitzua eskainiko du. 


Erasoak edonon gerta daitezke, horregatik, herritarrentzako informazio eta arreta gunea jartzeaz gain, tabernetara protokoloa gogorarazteko gutunak bidali ditu Udalak. 

Eraso matxista gabeko gunea
Plaza txikian jarriko da eraso matxistarik gabeko gunea, ohi bezala. Bertan, gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen. Abenduaren 21ean, 12:30etatik 16:30etara eta 20:00etatik 05:00etara izango da martxan. 

Arreta telefono zuzena
Ohiko telefono bideez gain, hau da, larrialdi zerbitzuetara (112), udaltzaingora (943 15 13 13) eta ertzaintzara (943 08 37 80) deitzeko aukeraz gain, Azpeitiko Udalak arreta zerbitzuko telefonoa ere badu, zuzenean, adituekin harremanetan jartzeko: 688 751 000. Santo Tomas egunean, 20:00etatik 08:00etara eskainiko da eraso matxistei aurre egiteko arreta. Telefonoaren bestaldean profesional bat izango dute deitzen dutenek.