Itzulpen automatikoa / Machine translation

Eremua egonkortu eta bidea konponduta ireki da Sistiaga errekako bidea

2023/06/06
Eremua egonkortu eta bidea konponduta ireki da Sistiaga errekako bidea

344.003,67€ko inbertsioa egin du udalak Sistiaga errekako baserri bide hori konpontzeko. Lanak Altuna y Uria enpresak egin ditu eta dagoeneko irekita oinezko eta ibilgailuentzat.



Sistiaga errekan hondoratutako magala egonkortu eta errepidea konpontzeko obrak bukatu berri ditu Udalak eta dagoeneko irekita oinezko zein ibilgailuentzat.
Luizia izan zen eremu horretan eta errepidea hondoratu egin zen, eta egoera konplikatuan gelditu zen. Maldaren egoera ezegonkorrak, azterketa sakonak eta alternatiba desberdinak aztertu ondoren egin ditu obrak udalak.ç

 

IMG 2074