Erleen mundu ezkutua ezagutzeko aukera izango da igandean Ekoetxean
2023/06/12
Ekoetxeak antolatzen dituen familia ekintzen baitan, zientzia tailerra antolatu du datorren iganderako, ekainaren 18rako. Zehazki, erleeen inguruko mitoak puskatu eta gure bizitzan duen garrantzia ikastea da helburua. Ba ote du klima aldaketak eraginik erleen bizitzan? Gainera, erleen bertatik bertara bizirik ikusteko aukera izango da!
Saioa 10:00etatik 12:00etara izango da eta 7 urtetik beherakoek heldu batekin hartu beharko dute parte ekintzan. Ekintza familiei zuzendurik dago eta ekintza doakoa bada ere, aurrez izena hemen eman behar da edo Ekoetxearekin harremanetan jarrita.
