Itzulpen automatikoa / Machine translation

Erregeak herrian hartzeko dena prest

2023/01/03
Erregeak herrian hartzeko dena prest

Azpeitian dena prest da Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak hartzeko. Hori ostegunean izango da, urtarrilaren 5ean. Aurretik, ordea, bihar, urtarrilak 4, Baigera Jubilatu Elkarteak antolatuta erregeen pajeak gutunak jasotzen izango dira sanagustinpean, 17:30etatik aurrera.


Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, berriz, Erregeen etorrera izango da. Lasaora iritsiko dira 17:00etan, hango haurrak agurtu ostean tren txu-txuan etorriko dira Parrokia aurrera. Bertan bildutakoak agurtu eta jaiotza ikusi ondoren, kabalgata aurretik deskantsatzeko tartea hartuko dute.

19:00etan, igerilekutik erregeen kabalgata hasiko da. Urtero bezala, herriko ikastetxeetako gaztetxoek lagunduko diete ibilbidea egiten. Igerilekutik plazara bitartean herriko haur, gaztetxo eta helduak agurtu eta gozokiak banatuko dituzte. 20:00ak aldera iritsiko dira plazara, eta udaletxeko balkoitik herritarrak agurtu ondoren, deskantsatzera joango dira. Gau luzea izango dutelako aurretik.