Itzulpen automatikoa / Machine translation

Esklaben inguruko trafikoa ordenatzeko lanak hasiko dituzte bihar

2025/06/11
Esklaben inguruko trafikoa ordenatzeko lanak hasiko dituzte bihar

Aurrerantzean, noranzko bakarrekoa izango da errepidea: Esklabetatik Iñaki Azpiazu kalera joan ahal izango da, baina alderantziz ez.


Eguneko zenbait unetan, autoen joan-etorri handia egoten da Esklaben inguruko eremuan, eta autoak gaizki aparkatuta ere uzten ditu jendeak. Horren aurrean, eremua ordenatzea erabaki du udalak.

Trafikoa noranzko bakarrera mugatuta, hamabi aparkaleku egingo ditu errepide ondoan. Oinezkoan segurtasuna hobetzea da esku-hartzearen helburu nagusietako bat.

Lanek pare bat aste baino gutxiago irautea aurreikusten da. Tarte horretan, bi noranzkoetan itxita egongo da errepidea ibilgailuentzat, baina oinezkoentzat irekita.