Eskualdeko estrategia finkatu da etorkizuneko erronkei elkarlanean erantzuteko
2022/11/24
Iraurgi Berritzen Sarearen XX. Topaketak ospatu dira gauzatu dira, aste honetan, Loiolako Gogartetxean (Azpeitia). Bertan parte hartu dute azken hilabeteetan, eskualdea erakargarri bihurtzeko helburuz landu den hausnarketa estrategikoaren protagonista nagusiek, hau da, eskualdeko sozioekonomia alorreko eragile ezberdinek: enpresa, ekintzaile, ikastetxe, merkataritza elkarte, enplegu, turismo eta udaletako ordezkariek. Udalei dagokienez, gaurkoan Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil, Beizama eta Aizarnazabalgo alkateak bertaratu dira gaurko ekitaldira.
Lanketa kolektibo honen emaitza izan da, hain zuzen ere, Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022-2027 plan estrategikoa. Aurtengo Topaketen helburua, plan estrategikoa bera eta horren hedapen proposamena aurkeztea izan da.
Guztira, 117 lagun eta 76 eragile inguruk parte hartu dute prozesuan. Lan dinamika ezberdinen bidez, datozen bost urteetarako 6 helburu estrategiko eta horiek lortzeko ekintza guztiak 19 lan lerrotan bildu dira.
2022-2027 urteetarako ezarri diren 6 helburu estrategiko ezarri dira:
1. Eskualde egitura-izaera landu eta eragileen arteko lankidetza indartu.
2. Azpiegituren sistema indartu.
3. Jarduera ekonomikoa babestu, sortu eta eraberritu.
4. Eskualdeko hezkuntza-prestakuntza sistema indartu.
5. Trantsizio ekologikoa bultzatu.
6. Enplegu duin eta kalitatezkoaren oinarriak sendotzen jarraitu.
Helburu estrategiko hauei erantzungo dien 19 lan lerroak
