Espresa teknikaria kontratzeko lehiaketa-oposizioan izena emateko epea, zabalik
2020/10/15
Enpresako teknikari lanpostua bi urterako betetzeko lehiaketa-oposizio libreko sistema bidez hautatzeko prozesua abiatu du Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak. PRozesuan parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabalik izango da urriaren 29 bitartean (egun horretan barne).
Bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Gradu, Enpresa Zientzia Gradu edo antzeko unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA- edo baliokidea izatea.
Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzenek Azkoitiko Intsausti jauregian duen bulegoan (Julio Urkijo etorbidea, 25), edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera bidalita aurkeztu beharko da, azaroaren 4a bitartean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 - 14:00etara izango da.
