Itzulpen automatikoa / Machine translation

'Eta arroparekin zer?' tailerra egingo da igandean

2023/05/15
'Eta arroparekin zer?' tailerra egingo da igandean

Ekoetxean antolatzen diren ekintza eta tailerren baitan, datorren igandean, maiatzaren 21ean, 10:00etan hasita, 16 urtetik gorako gazte eta helduentzako ekintza antolatu da.

Arropari beste aukera bat ematea da helburua. 3 erropa edo osagarri eraman behar dira tailerrera eta Ekonomia Zirkularra landuko da saioan.
Nola? serigrafia bidez pertsonalizatuz edota bertan egingo den azokan trukatuz.

Tailerra doakoa bada ere, aurrez izena eman behar da hemen.