Etxebiden izena emandakoek, martxoaren 2a arte dute Esklabak Iturzuloko bigarren faseko zozketan parte hartu nahi dutela berresteko
2020/02/27
Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko Etxebiden izena emanda dutenek, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute. Horren inguruko informazioa eman eta bete beharreko orria bidali zitzaien gutun zertifikatu bidez, Etxebiden etxebizitza erosteko aukeran alta emanda dauden 311 herritarrei. Zozketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 2a arte dute jasotako gutuna sinatuta Udalean entregatuz bere nahia berresteko.
Azpeitiko Udalak etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, iaz urtea bukatzerako Azpeitian epe motzean abian jarriko den Esklabak-Iturzulo eremuan eraikiko diren bigarren faseko etxebizitza babestuen eskaintza zabalaren berri eman, eta promozio horietako zozketetan parte hartzeko deia egin zuen. Eskaintza horretan babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan eman zitekeen izena. Tasatuetan izena eman zutenak, zuzenean sartuko dira izena emana duten promozioko zozketan; Etxebiden izena eman eta babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek, ordea, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute.
Zalantzak eta informaziorako
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko 943 15 71 83 telefonora deitu edo azpeitiaberritzen@azpeitia.eus helbidera idatzi edo Azpeitia Berritzenen bulegotik pasatu daitezke herritarrak.
