Itzulpen automatikoa / Machine translation

Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da

2022/10/06
Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da

Azpeitiko Udalak, etxebizitza planaren baitan,  batez ere, gazteen emantzipazioa bultzatu eta beste hainbat kolektiboren etxebizitza beharrari erantzuteko helburuz alokairurako dirulaguntzak abian jarri ditu 2022. urtean ere. Aurten, gainera, laguntzez gain, etxebizitza arloan eragin eta herritarrei zerbitzu integrala eskaini asmoz Etxebizitza Bulegoa ireki da Enparan Kaleran eta, etxe hutsetan eragiteko helburuz, Bitartekaritza zerbitzua ere jarri da abian. 


Batez ere gazteei bideratutako laguntzak badira ere, kolektibo desberdinak izan daitezke onuradun: 18 eta 35 urte artekoentzako, banandu edo dibortziatuak, alargunak, 70 urtetik gorako pertsonak eta mugikortasun urria dutenak. Alokairu laguntza jasotzeko Azpeitian erroldatua egon beharko da gutxienez azken hiru urtean jarraian edo guztira bost urtez.

Diru laguntzak etxebizitzan biziko diren pertsonen diru-sarreren arabera ematen dira. Eskatzailea bakarra bada 28.000€ko diru sarrerak izan beharko ditu gehienez eta bizikidetza unitatean bada 35.000€.

Eskaera bakoitzak 350€/hileko muga izango du (400€, etxebizitza Alde Zaharrean badago), eta alokairuaren prezioa 650€ izango da, gehienez.

Eskaerak egiteko epea urriaren 15ean bukatuko da. Eta eskaerak udal webgunearen bidez (tramiteak online), Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Etxebizitza Bulegoan aurkez daitezke.

 

Bitartekaritza programa berritzailea
Bitartekaritza programaren helburua etxe hutsak mobilizatea eta horrekin alokairu eskaerari erantzutea da. Horretarako herrian bertan garatuko den programa jarri dute abian. Horretarako, alde batetik, eskuartean duten eta eguneratzen ari diren etxebizitza hutsen jabeei deituko diete, etxebizitza merkaturatzeko dituen aukeren berri emanez. Abian jarri berri den herriko programa honetaz gain, Euskoa Jaurlaritzaren Bizigune programaren berri ere emango zaie. Herriko bitartekaritza proograman izena eman nahi duten etxebizitzen erregistro bat egin go da. Eta, bestetik, herrian etxe bat alokatzeko beharra duten herritarrek ere Etxebitza Bulegoan programan izena emateko aukera izango dute. Hala osatzen diren bi erregistroen arteko bitartekaritza lanak egingo dira, eta bi aldeak harremanetan jartzea erraztuko da. Harremanetan jartzea errazteaz gain, alokairu kontratu eredu bat ere eskuragarri izango dute, hala adostuz gero, formalitzako. Horretaz gain, udalak dituen alokairurako dirulaguntzen inguruko informazioa ere eskainiko zaie.

Programan parte hartu nahi dutenak izena Udal webgunean sortu berri den etxebizitza atalaren bidez edo Etxebizitza Bulegoan bertan egin daiteke.